Turdus torquatus

 

Izen arrunta: zozo paparzuria (eus), mirlo capiblanco (es)

Familia: Turdidae

Deskribapena: 25 cm-rainoko txoria da. Sexu-dimorfismo nabaria dauka. Arrak goiko eta beheko aldeak beltz arreak ditu, buztana beltza da eta bularrean orban zuria dute. Hegoak ere beltzak dira, eta lumek ertzak zuriak dituzte. Emea arre iluna da gainaldean, lumen ertzak arreak dira eta bularreko orbana txikiagoa eta hitsagoa ditu. Punta arrea duen moko horixka dauka. Hankak arreak dira.

Bakartia da, iheskorra, arriskurik txikienaren aurrean ezkutatzen dena. Hegaldi azkar eta zuzena dauzka, eta maiz pausatzen da. Migraziorako baino ez da bando txikietan batzen.

Zuhaitz, zuhaixka eta hormetako zuloetan landarez egiten du habia, kopa-formakoa eta barrutik tapizatua dena. Urtean bitan 4-5 arrautza errun ohi ditu.

Harrak eta artropodoak jaten ditu, eta neguan, baita molusku eta fruituak ere.

Habitata: EAEn malda handia duten larreetatik hurbil aurkitzen dira, non, ia zuhaitzik gabeko kareharri arrokatsuak eta pagoak dauden eta zaldi eta ardi-azienden gehiegizko larratzea ematen den. Europako iparraldean malkar arrokatsuetan, amildegietan eta mortuetan agertzen da. Gehienetan 250 m-tik gora egoten da, Eskozian itsas mailatik 1.200 m-ra aurkitu izan da; dena den, noiz edo noiz altuera txikiagoetan ere aurki daiteke.

Itsasondoko populazioak: soilik negu partean Murumendiko harkaitz inguruetako zuhaixketan ikus ditzakegu ale batzuk.