Accipiter gentilis
Izen arrunta: aztorea (eus), azor común (es)
Familia: Accipitridae
Deskribapena: harrapari ertaina da, 60 cm-tik gorakoa. Hegoak zabalak eta motzak ditu, eta isatsa luzea da. Arraren bizkarraldea grisaxka da, eta zerrenda superziliar zuria dauka. Sabelaldea zurixka da, eta marra ugari ditu. Hegoak argiak dira, eta marra ilunak dituzte. Moko beltza dauka, eta hanka horiak. Emea arreagoa da, kolorea ez du hain kontrastatua.
Oso bizkorra da hegan egiten, batez ere basoan. Basotik kanpo, planeatze motzak egiten ditu. Zuhaitzen gainean egiten du habia, adarrez, eta batzuetan beste espezie batzuen habia erabiltzen du ere. Urtean behin 2-4 arrautza errun ohi ditu. Airean egiten du ehiza, harrapakinen atzetik ibiliz edota landareen artean ustekabean atzemanez. Gehien bat hegaztiak jaten ditu, eta inoiz ere ugaztunak.
Habitata: baso zabaletan bizi da, behar bezain lasaiak direnetan. Nahiago ditu pagadiak, pinu gorriaren pinudiak eta harizti-ameztiak.
Mehatxuak: basoan bizi den hegazti honen arriskurik handienak deforestazioa, ehiza eta elektrizitate-hariak dira.