ABUZTUKO ANDRA-MARI JAIAK

Abuztuak 14 eta 15ean ospatu ziren aurten ere Andra Mari jaiak Itsasondon. Abuztuak 14ean Bizi nahi jubilatu elkartean egin zen bazkariarekin eman zitzaien jaiei hasiera eta larunbatean, abuztuak 15, goizean mezarekin hasi eta ondoren hamaiketakoarekin jarraitu ostean, toka txapelketa izan zuten. Arratsaldean sagardo dastaketa eta toka txapelketako sari banaketarekin eman zioten amaiera jaieia. Toka txapelketan saridunak Manex, Josune eta Iker izan ziren. ZORIONAK hirukote!!