ONGIZATEKO LAN TALDEAREN UZTAILEKO BILERA

Uda aurreko azken bilera izan genuen joan den uztailaren 14an Ongizate lan taldeak. Orain arte bezala gai ezberdinak jorratu bagenituen ere tartean oporretatik bueltan izango ditugun iraileko jaien inguruko gaia genuen jorratzeko. 2014an bezala, jaietako larunbatean (irailak 19) egiten den bokata afariaren ardura Ongizate lan taldean hartu dugu eta biltzen den dirua "ITSASONDOKO HERRITARREN ONGIZATERAKO" izango da.
Azken bilera honen akta eta urtarriletik hona izan ditugun bilera guztietako aktak www.itsasondo.eus/partehartzea atalean aurkituko dituzu. Irailaren 8an, oporretatik bueltan berriz ekingo diegu bilerei eta bitartean ondo ondo pasa oporretan!