ITSASONDO LEGORRETA ARTEKO BIDEGORRIAN LANAK
Itsasondo eta Legorreta arteko bidegorrian burutzen ari diren artatze lanak direla eta bidegorria URTARRILAREN 13tik 15era bitartean itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.
0067 - HERRI EKIMENA saskiaren zenbaki saritua
Saria jasotzeko hilabeteko epea duzue.
GURE ESKU DAGO, "pausoa ematera goaz" ekimenaren aurkezpena
Goierriko GURE ESKU DAGOk antolatuta, ekainaren 19an Goierriko 22 herritan herri galdeketak burutunahi dira. Horretarako aurrez eskualde mailan 10.000 sinadura jaso behar dira.
Ekainera bitarte eman beharreko pausoak zeintzu izango diren azaltzeko hitzaldie aurkezpen bat antolau da Itsasondon.
Eguna : urtarrilan 14a, osteguna.
Ordua: Arratsaldeko 7etan
Lekua: Itsasondoko Kultur gunean.
2016 GALDEKETA URTEA!!!
Itsasondoko udalaren jabetzako sailetan egur ustiaketa enkante berria
Itsasondoko udalaren jabetza osatzen duten katastroko 40, 106,109 eta 865 sailetan egur ustiaketaren enkante berrirako deialdia.
2015eko abenduaren 21eko alkate dekretu bidez iragarritako enkantea hutsik geratu denez, honen bidez 3. ENKANTERAKO DEIALDIA EGITEN DA.
Enkante honetan parte hartu nahi dutenek, bere egunean onartutako pleguetan ezartzen ziren baldintzen arabera proposamena aurkeztu ahal izango du 2016eko urtarrilaren 5etik urtarrilaren 12ra bitarte.
3. enkante honek %15ko beherapena izango du, hau da oinarrizko prezioa 18767,39 euro bez barne izango da.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 78
- 79
- 80
- 81
- 82
- 83
- 84
- 85
- 86
- …
- hurrengoa ›
- azkena »