MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 25 algen tailerra izango dugu. Munduko izaki https://www.viagrasansordonnancefr.com/ bizidun zaharrenetakoak izateaz gain, benetako altxorra dira gure osasunarentzat. Mineral eta aminoazidoetan aberatsak dira eta biodisponibilitate handikoak. Algak jatean benetako oligoterapia egiten dugu, gorputza gazte mantentzen laguntzen digute, hezurrak indartsu, eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko lagungarriak izan daitezke: osteoporosia, diabetesa, kolesterola, bihotzeko arazoak, minbizia.

XX. KORRIKAREN II. BATZARRA

Lehenengo bilera urtarrilaren 26an izan genuen eta bertan, eskualdeko arduradunak aurtego Korrikaren nondik norakoak azaldu zizkigun: ibilbidea, mezua, egitaraua... 
MEZUA: BATZUK > BAT - ZUK - BATZUK
* BAT: Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.
* ZUK: Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.

Orriak