KIMIKARIN GINKANA JOLASA ITSASONDON

Kimikarin zientziari buruzko jakin-mina haur eta gazteengan piztu nahi duen ekimena da. Proiektua "Learning by doing" metodologia finlandiarrean oinarritzen da, hau da, eginez ikasten da. Horren bidez, zientziaren alderdirik ulergarriena erakusten dugu, "Learning" eta "Fun" kontzeptuekin loturak sortuz. Parte-hartzaile bakoitzaren trebetasun pertsonalak lantzeko plataforma da, talde lana sustatzen dugun bitartean. 

Parkeari buruzko haurren marrazkiak erakusgai daude Haur Txokoan

Amaitu da parkea diseinatzeko haurrekin landu den parte hartze prozesua: Jolas eremua asmatzen. Laia kooperatiba enpresak gidatu du prozesua, Itsasondoko Udalak hala eskatuta. Bost astez, herrian eraiki nahi den parke berria amesten eta irudikatzen egon dira haurrak. Tartean, marrazki eta horma-irudi lehiaketa bat ere egin da, nork bere ametsetako parkea aurkez zezan. Marrazki zein horma-irudi lehiaketan aurkeztutako lan guztiak Haur Txokoko leihoetan daude itsatsita, herritar orok ikusteko moduan.

IKERKETA SOZIOEKONOMIKOAREN EMAITZAK

Aztikerreko ikerketaren emaitzak
 
Irailean, Aztiker Soziologia Ikerguneko kideak inkesta sozioekonomikoa egiten aritu ziren etxez etxe, Itsasondoko Udalak hala eskatuta. Guztira, herriko 151 etxebizitzetako baliozko inkestak lortu dira (%58,8). Jasotako erantzun guztiekin txostena prestatu du Aztikerrek. Azaro hasieran egin zen inkestaren emaitzen aurkezpena, kulturgunean. Aurkezpenera agertzerik izan ez, baina emaitzen berri jakin nahi duen ororentzat azpiko loturan dituzue inkestaren emaitzak.
 

Orriak