KONFINAMENDUKO KRONIKAK

Itsasondo 2.0 aldizkariko lan taldetik proposamen batekin gatoz. Apirila amaieran Itsasondo 2.0 45. alea aterako da (web eta whatsapetik zabalduko da printzipioz, aukera dagoenean paperean ateratzeko asmoz). Ale honetan KONFINAMENDUKO KRONIKAK jaso nahiko genituzke. Galdera labur batzuk prest ditugu, norbanako edo familiek beraien esperientzia kontatzeko... Parte hartzea animatzen zaretenak, idatzi telefono honetara edo idatzi itsasondo2.0@itsasondo.eus // apirilak 19 arte jasoko dira// Animatu!

JARDUERA EKONOMIKOAN COVID-19 BIRUSAK ERAGINDAKO KALTE EKONOMIKOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN INGURUKO INFORMAZIOA

Herritar agurgarria,
 
Covid-19 birusaren pandemiak izandako eraginen artean, kontziente gara zure jarduerari eragin dion kalteaz. Jarduera geldirik egoteak diru-sarrerarik ez izatea dakar eta horrez gainera, gastu finkoek hor diraute. Gainera, ez dakigu egoera hau zenbateraino luzatuko den, hori da gogorrena. 

Orriak