MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA

  • MARTXOAK 4, ASTEARTEA:
  • o Hitzaldia: Autoestima (ezagutu zure burua, asko balio duzu eta.)
  • o Non: Jubilatuen elkartean
  • o Ordua: 17:00etan
  • MARTXOAK 7, OSTIRALA:
  • o Ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa, ondoren askaria herriko plazan.
  • o Ordua: 17:30etan
  • MARTXOAK 8, LARUNBATA:
  • o Bazkaria emakumeentzat
  • o Non: Arbel-aitz elkartean

ITSASONDOKO TABERNARI IZENA JARTZEKO LEHIAKETA

Itsasondoko Herri Ostatuak laister izango ditu bere ateak irekiak; bertako lanak ia amaituta bait daude. Tabernari eman beharreko azken ikuituen artean dago tabernari IZENA jartzea.

Asmo honekin eta herritar guztiek parte hartu dezaten lehiaketa bat antolatu dugu. Otsailaren 8ra bitartean tabernari jartzeko izen proposamenak helerazi behar dizkiguzue; iristen zaizkigun izen guztien artean bat aukeratuko dugu eta berau saritua izango da.

Izenen bat otu zaizuen guztiek gurekin harremanetan jartzeko ondorengo bideak dituzute:

ITSASONDO 2.0 HERRI ALDIZKARIAREN LEHENENGO ALEA KALEAN DA IADANIK

Itsasondoko "Itsasondo 2.0" herri aldizkariak iadanik argia ikusi du.
Aldizkari honen asmoa, Itsasondon gertatzen diren berri azpimarragarrienen berri ematea da. Bestetik herritarren ahotsa entzun dadin hainbat atal daude beraiei zabalik.

Bi-hiru hilabetean behin argitaratzea da asmoa eta espero degu herriatarren artean harrera beroa egitea Itsasondo 2.0 aldizkari honi.

Orriak