Albisteak

ONGIZATEKO LAN TALDEAREN UZTAILEKO BILERA

Uda aurreko azken bilera izan genuen joan den uztailaren 14an Ongizate lan taldeak. Orain arte bezala gai ezberdinak jorratu bagenituen ere tartean oporretatik bueltan izango ditugun iraileko jaien inguruko gaia genuen jorratzeko. 2014an bezala, jaietako larunbatean (irailak 19) egiten den bokata afariaren ardura Ongizate lan taldean hartu dugu eta biltzen den dirua "ITSASONDOKO HERRITARREN ONGIZATERAKO" izango da.

UZTAILAK 1 - FESTA BATZORDEA

Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen dira eta oraindik badaude zenbait gai lotu beharrekoak. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, festa batzordeak hurrengo bilera uztailak 1, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan egingo du. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta aurrekontuak jarriko dira mahai gainean eta ardurak banatzen ere hasiko gara. Herriko elkarte nahiz herritar guztiak zaudete gonbidatuta, beraz ANIMO!!

TIPI TAPA

Ekaina eta uztaileko asteartetan, arratsaldeko 17:00tan herriko plazan elkartu eta Aramatik barrena itzulia edota Ordiziara nahiz Legorretara bidegorrian barrena egin ditzazkegu paseoak, inguruko bazter nahiz txoko ederraz gozatu eta bide batez gure osasunari mesedea eginez.

NERABEENTZAT UDALEKUAK: IZEN EMATEA IREKITA

Itsasondoko nerabeen zerbitzuak, herriko 10-17 urteko nerabeentzat udako ekintzak antolatu ditu.Beraiekin egin diren saion bidez, nerabeek erabaki dute zer egin nahi duten: Eskulanak, patata tortilla lehiaketa, mendi buelta, karretara eta afaria, Sobron abentura parkera irteera...
Parte hartu nahi duenak izena eman dezake, EKAINAK 26 baino lehen, horretarako prestatu den eskuorria bete eta udaletxean edota gaztelekuan entregatuz. Informazio gehiago ainara@itsasondo.eus 

Orriak