Albisteak

GURE ESKU DAGO, "pausoa ematera goaz" ekimenaren aurkezpena

Goierriko GURE ESKU DAGOk antolatuta, ekainaren 19an  Goierriko 22 herritan herri galdeketak burutunahi dira. Horretarako aurrez eskualde mailan 10.000 sinadura jaso behar dira.
Ekainera bitarte eman beharreko pausoak  zeintzu izango diren azaltzeko hitzaldie aurkezpen bat  antolau da Itsasondon.
Eguna : urtarrilan 14a, osteguna.
Ordua: Arratsaldeko 7etan
Lekua: Itsasondoko Kultur gunean.
2016 GALDEKETA URTEA!!!

Itsasondoko udalaren jabetzako sailetan egur ustiaketa enkante berria

Itsasondoko udalaren jabetza osatzen duten katastroko 40, 106,109 eta 865 sailetan egur ustiaketaren enkante berrirako deialdia.
2015eko abenduaren 21eko alkate dekretu bidez iragarritako enkantea hutsik geratu denez, honen bidez 3. ENKANTERAKO DEIALDIA EGITEN DA.
Enkante honetan parte hartu nahi dutenek, bere egunean onartutako pleguetan ezartzen ziren baldintzen arabera proposamena aurkeztu ahal izango du 2016eko urtarrilaren 5etik urtarrilaren 12ra bitarte.
3. enkante honek %15ko beherapena izango du, hau da oinarrizko prezioa  18767,39 euro bez barne izango da. 

TIPI TAPA | SOINKETA IKASTAROA

Tipi Tapa programa indartu asmoz, 2016 urterako zenbait ekintza berri egingo ditugu. Urtarrilean hasi eta apirila bitarte, 16:45tatik - 17:45tara soinketa ikastaroak izango dira udaletxeko lehen solairuan. 
URTARRILAK | 12 - 19 eta 26
OTSAILA | 2 - 16 eta 23 
MARTXOA | 1 - 8 - 15 eta 22
APIRILA | 5 eta 12
Aurrera begira, hitzaldiak eta tailer gehiago egiteko asmoa ere badago, beraz ANIMATU eta PARTE HARTU!!

EGUR USTIAKETA ERABATEKO MOZKETA BIDEZ SALTZEA ENKANTE BIDEZ

Itsasondoko Udalaren jabetza osatzen duten katastroko 40, 106, 109 eta 865 sailetan egur ustiaketa erabateko mozketa bidez saltzeko alkate ebazpen bidezko erabakia.Kontratua esleituko duen organoa:
2015eko azaroaren 30eko alkate dekretu bidez iragarritako enkantea hutsik geratu denez, honen bidez 2. ENKANTERAKO DEIALDIA EGITEN DA
Enkante honetan parte hartu nahi dutenek, bere egunean onartutako pleguetan ezartzen ziren baldintzen arabera proposamena aurkeztu ahal izango du 2015eko abenduaren 22tik abenduaren 28ra bitarte.

NEBRASKA

ABENDUAK 16 | 18:00tan KULTUR GUNEAN
Dementzia sintomak dituen agure bati, Woody Granti, sari bat irabazi duela jakinarazten diote posta bidez. Aberastu egin dela pentsatu eta bere semea bidaiatzera behartuko du dirua jaso dezan. Poliki-poliki, bien arteko harremanak, Woodyren alkoholismoa dela eta urteetan etenda egona, forma berria hartuko du amaren eta Davided anaia garailearen sorpresan.
* OHARRA: Emanaldiaren amaieran sari bat zozketatuko da

JOKIN MUJIKA ETA AITOR GARMENDIA OSO GUSTORA ATZOKO LASTERKETAREKIN

Bai Jokin Mujika eta baita Aitor Garmendia ere oso gustura agertu ziren atzo Beasainen I. Ziklo-Kros Sari Nagusian lortutako emaitzekin.
Jokin, Master 50 mailan lehiatu zen. Hirugarrena izan zen sailkapen orokorrean eta Gipuzkoakoan, berriz, bigarrena.
Aitor Garmendia ere gustura zen, kadete mailako Gipuzkoako txapela irabazi bait zuen. 
ZORIONAK BIKOTE!!

EL SEÑOR IBRAHIM Y LAS FLORES DEL CORÁN

ABENDUAK 9 | 18:30tan KULTUR GUNEAN
Pariseko auzo marginal eta kulturranitz batean, gazte judutar bat eta adineko musulman bat lagun egiten dira. Momo (Pierre Boulanger) bere aitarekin bizi da, depresioan murgildurik dagoen gizon bat. Bere lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, maitasun handiarekin tratatzen dutena. Momok erosketak Ibrahim jaunaren (Omar Sharif) denda txiki eta ilunean egiten ditu. Momo bere aitak abandonatuta uzten duenean, Ibrahim bere babesle bihurtuko da. Elkarrekin, bien bizitza aldatuko duen bidaia bati ekingo diote.

Orriak