HERRI BIZITZA LAN TALDEAREN 7. BILERA – GAZTERIA - Akta

Herri Bizitzako lan taldearen uztaileko bileran gazteria gaia landu da bere osotasunean; nerabeetatik hasi, gaztelekuko 6 urteko ibilbidearen errepasoa egin eta zerbitzu honen zailtasun eta ondo eginikoak azaldu dira eta azkenik hobetzeko proposamenak jaso direlarik. Bestalde gazteriaren gaia landu da. Gai honi dagokionez, momentu erabakiorrean aurkitzen garela nabarmendu da, ziklo berri baten haseran alegia, gazte asanbladako kideak errelebo eske baitaude eta gaztelekuan ikasturte honetan talde berri bat sartzearekin batera (5 neskak) orain arte bertan lanean aritu den mutil koadrilak gazte asanbladarako pausoa egiteko eskaera egin baitu. Beti ere, orain arteko gazte asanbladako kideen laguntza izango dute salto hau emateko garaian, denen artean lokalaren erabilera arautegi bat lantzearekin hasiz eta pixkanaka pixkanaka herrira begirako ekintzak antolatzeari ekinez… Ala ere, naiz eta mutil koadrila honek gazte asanbladarako salto hau eman, gaztelekuan antolatzen diren zenbait ekintzetan parte hartzen jarraitzeko nahia azaldu dute (sormen tailerrarekin loturiko ekimenak esaterako), beraz ez da guztiz gaztelekuarekiko duten harremana moztuko. Bien bitartean gaztelekuak, talde berriarekin (10 neska orotara) martxa berria hartuko du, talde honen behar eta interesak desberdinak direlako. https://www.itsasondo.eus/akta-herri-bizitza-akta