Agenda

URRIAK 1 - ARALAR-en GAU MAGIKOA

Eguna: 
Urriaren 1an, Larunbata

Urriak 1ean Aralarren gau magiko bat igarotzeko aukera izango dugu izena ematen dugun orok. Haur gazte, heldu... denon neurrira antolatutako txangoa izango da! Larunbat goizean atera eta igande goizalderarte Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko aukera paregabea. Interesa baduzu deitu 943 881 170 telefonora edo Kaxintane tabernan dagoen zerrendan apuntatu irailaren15etik aurrera.

URRIAK 15 - HIP HIP URRI!

Eguna: 
Urriaren 15an, Larunbata

GOIERRIKO TXOKOETATIK BARNA MENDI IRTEERA
Itsasondoko plazatik irten eta Arama eta Altzagatik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta indarraberritu ondoren Legorretara jaitsiko gara. Legorretako plazan bazkaria izango dugu zain eta bazkalostean, jolasean eta tertulian lagunartean egoteko aukera paregabea izango dugu.