Agenda

URRIAK 10 - HIP HIP URRI!

Eguna: 
Urriaren 10an, Larunbata

GOIERRIKO TXOKOETATIK BARNA 
HIP HIP URRI! egitasmoaren barruan eta Familietako kultur aisialdia sustatze aldera, mendi irteera.
10:00tan Legorretako plazan elkartu eta Urdaneta auzotik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta ondoren bostaitzetatik bueltan Itsasondora jeitsiko gara. 13:30ak aldera Itsasondoko plazan bazkaldu eta arratsaldean jolas ezberdinak egiteko aprobetsatuko dugu.

URRIAK 22 - ITSASONDO 2.0 aldizkariaren mahai-ingurua

Eguna: 
Urriaren 22an, Osteguna

URRIAK 22, 19:00tan Udaletxeko Kultur Aretoan
30. alera iritsi garela aitzaki hartuz, Itsasondo 2.0 aldizkariari buruzko iritziak jaso nahi ditugu eta horretarako aldizkariaren inguruan lan egiten dugunon eta herritarron arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Guztion iritzia garrantzitsua da aldizkaria hobetzen joateko beraz mahai-ingurura gerturatzeko deialdia egin nahi dizuegu.