Agenda

URRIAK 4 - JAIETAKO BALORAZIOA

Eguna: 
Urriaren 4an, Asteazkena

Aurtengo jaiak ere konturatzerako pasa zaizkigu. Orain hauen balorazioa egin eta hurrengo urtera arte itxarotea besterik ez zaigu gelditzen. Jai onak pasa izana espero dugu eta zure iritzia oso garrantzitsua denez, egingo dugun balorazio bilerara gerturatzeko gonbitea luzatzen dizugu.
EGUNA: URRIAK 4, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: UDALETXEAN

URRIAK 21 - HIP HIP URRI!

Eguna: 
Urriaren 21an, Larunbata

Itsasondo, Legorreta eta Gaintzako familiek txangoa egingo dute Arama arte. Itsasondo eta Legorretakoek elkarrekin topo egingo dute ibilbidearen puntu batean Araamara batera joateko. Bertan, herriko beste familiekin elkartu eta Aramarrek proposatutako jardueretan parte hartuko dute. Bakoitzak etxetik ekarritakoarekin bazkalduko dute ondoren. Goierriko txoko polit eta herri txikiez familian gozatzeko irteera bikaina!
 
11:00etan ITSASONDOKO PLAZAN
Informazio gehiagorako eginklik beheko estekan: