Agenda

EKAINAK 7 - MEMORIA LANTZEKO TAILERRA

Eguna: 
Ekainaren 7an, Asteartea

EKAINAK 7 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Memoria lantzeko tailerrak izan duen arrakasta ikusirik, ongizate batzordeak azken tailer bat egitea erabaki du. Orainartekoak bezela asteartean, ekainak 7 izango da Bizi Nahi jubilatu elkartean. 
Tailerraren aurretik, asteartero bezela 17:00tan plazan elkartu eta Ttipi Ttapa programaren barruan paseoa emango dugu, gure osasunaren alde gorputza eta oinak mugitzeko.

EKAINAK 11 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Eguna: 
Ekainaren 11an, Larunbata

Ekainak 11 | 9:30tan Bizi Nahi elkartean
ikuspegi energetikotik atzo sartu ginen udan, eta beraz, energía bere puntu gorenera iritsi da, irekiera handieneko puntura. Sasoi honetan bihotza eta heste mehea aktibatzen dira gehien, eta horregatik ikasiko dugu nola zaindu horien energía. Horrez gain gorputza fresko mantentzen ikasiko dugu, baina beti kontuan hartuta urtaro bakoitzean egiten dugunak hurrengo urteroan eragingo digula, horregatik garrantzitsua da udan zaintzea neguan katarro, gripe eta horrelakoak gainetik kendu ezinda ez ibiltzeko!

EKAINAK 22 - DOKUMENTALA | ARRAKALA: ZIRRIKITU BAT HAITZEAN

Eguna: 
Ekainaren 22an, Asteazkena

Bilgune feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean Arrakala proiektua abiatu dute. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi dute. "Arrakala" hausnarketarako tresna oso polita da, erraz ikusteko modukoa eta jedearen esperientzietatik abiatzen dena. Dokumentalean ezagun zaizkigun pertsonen ahotsak entzun eta esperientzia horietan gure bizipen propioak edota gertuko zaizkigun pertsonenak ikusiko ditugu.