EKAINAK 22 - DOKUMENTALA | ARRAKALA: ZIRRIKITU BAT HAITZEAN

Bilgune feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean Arrakala proiektua abiatu dute. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi dute. "Arrakala" hausnarketarako tresna oso polita da, erraz ikusteko modukoa eta jedearen esperientzietatik abiatzen dena. Dokumentalean ezagun zaizkigun pertsonen ahotsak entzun eta esperientzia horietan gure bizipen propioak edota gertuko zaizkigun pertsonenak ikusiko ditugu. Eztabaida eta hausnarketa sortzeko asmoz egindako proiektua da, bertan azaltzen dena ez delako dogma bat; esperientziak, iritziak sentipenak dira, horregatik da horren berezia.

Eguna: 
Asteazkena, 2016, Ekaina 22
Ordua: 
19:00