Agenda

EKAINAK 7 - GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKI FESTA GABIRIAN

Eguna: 
Ekainaren 7an, Igandea

Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzen dute urtero eta aurten, Goierriko Eskola Txikien festa bezela, bezela Gabirian izango da, ekainaren 7an.
Gipuzkoan 26 eskola txiki daude eta elkarte batean biltzen dira. Goierriko lau Eskola Txikiek ere, Itsasondokoa barne, harreman handia dute eta elkarlanean, harremanak sendotzeko eta Eskola Txikien garrantzia aldarrikatzeko, urtero, festa honetan parte hartzen dute.

EKAINAK 24 - FESTA BATZORDEA

Eguna: 
Ekainaren 24an, Asteazkena

Abuztu eta Iraileko jaiak iristeko hilabete gutxi geratzen diren honetan, Festa batzordeak jai horien antolaketa lanetan jarraitzen du. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, batzordeak bilera berri bat egingo du gaur, asteazkena, 18:00etan udaletxeko bigarren solairuan. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta jasotzen diren berriak aztertuko dira. Bilera horiek edonorentzat irekiak izaten dira eta jaietarako proposamen edo ideiaren bat duen edonork badaki non eman dezakeen bere asmoen berri.