AZAROAK 22 - BERDINTASUN FORMAKUNTZA

18:00 - 19:30 UDALETXEKO 1 SOLAIRUAN 
Itsasondoko Udaleko Ongizate Batzordeak antolatuta, udalaren diru laguntzaz eta Emagin elkarteak bideratuta, berdintasuna lantzeko tailerrak egin dira Itsasondoko ikastetxean 7 eta 12 urte bitarteko haurrekin.
Saioetan ondorengo helburuak landu dituzte:

  • Identitatearen eraikuntza soziala eta sexismoa. Maskulinitate eta feminitate ereduak.
  • Gure identitatea nola sortzen dugun, bestearena nola ulertzen dugun eta horren baitan gure artean ze harreman sortzen ditugun.
  • Harreman horietan egon daitezkeen errespetu faltak identifikatu eta guztion artean ekidin, erantzun edo kudeatzen ikastea.

Oraingo honetan, Ongizate Batzordeak herriko haurren erreferente diren guraso edo/eta tutoreentzat eta herritar guztientzat oroar tailerra antolatu du eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
HAURRENTZAT ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA