Agenda

OINHERRI AURKEZPENA

Eguna: 
Urriaren 15an, Ostirala

Oinherri herri hezitzaileen sarean barneratu da Itsasondo. Atxikimendu ofiziala egin bazen ere herritarrekin aurkezpena egin nahi dugu festa giroan. Horretarako Urriaren 15ean, arratsaldean egitarau bat antolatu dugu. 
17:00 Oinherri sareko kide zergatik? Hitzaldia kulturgunean. Herri hezitzaileetako kide bat eta Itsasondoko udal ordezkariak parte hartuko dute, Oinherriren printzipioak azalduz eta gure udalerria zergatik atxiki den azaldu da. 

HIP HIP URRI

Eguna: 
Urriaren 16an, Larunbata

Hip hip urri programaren barruan, aurten gure herrian gauzatuko da programako ekintzetako bat. Sormena lantzeko helburua duen tailerra izango da eta familian burutuko da. 
10:30-12:00 eta 12:30-14:00 egingo dira tailerrak. 
Ikertze taldeak antolatzen du ekintza eta bertan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da; ikertze@ikertze.net edo 943310461 telefonoan egin behar da. 

HARRERA EGUNA

Eguna: 
Urriaren 20an, Asteazkena

Ongizate batzordetik beste urteetan bezala Harrera Eguna ospatuko dugu, urriaren 20an ospatzekoak gara.

Harrera Eguna urriaren 20a (asteazkena) 18:00tan ospatuko dugu, plazan elkartu eta herriko elkartera joango gara azalpenak egitera.

 

 

GAU BELTZA

Eguna: 
Urriaren 31an, Igandea

Arimen gaua gerturatzen ari da eta herrian sumatzen dugu giroa iada. 
Eskola hasia da, festa honi haloween kutsua kendu nahi horretan euskal ohituren lanketa egiten. Gaztelekuko hezitzaileak, urriaren 29an, ostiralean mozorro eta kalabaza tailerra egiteko asmoa dute gaztelekuan 17:30-20:00ak bitarte. Guraso elkarteak berriz, urriaren 31ean, 18:30ak aldera ipuin kontaketa egingo du kulturgunean, ondoren afari herrikoia (norberak bere jana eramanez) egingo da eta eguna zirraraz amaitzeko gau beltzeko jolasa egingo dute. 
Animatu eta parte hartu ekintzetan!