HIP HIP URRI

Hip hip urri programaren barruan, aurten gure herrian gauzatuko da programako ekintzetako bat. Sormena lantzeko helburua duen tailerra izango da eta familian burutuko da. 
10:30-12:00 eta 12:30-14:00 egingo dira tailerrak. 
Ikertze taldeak antolatzen du ekintza eta bertan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da; ikertze@ikertze.net edo 943310461 telefonoan egin behar da. 
*** Aurreko urteetan Legorretarekin batera egin ohi izan dira ekintzak, batean Legorretara joan eta bestean gurera etorri. Pandemi egoera dela eta ez dira trukaketa horiek egingo eta herri mailako ekintza izango da. 
Aurtengo edizioan 4 tailer egingo dira, 2 Donostian, 1 Ormaiztegin eta bestea Itsasondon. 

Eguna: 
Larunbata, 2021, Urria 16
Ordua: 
10:30