Agenda

URTARRILAK 6 - HERRI EKIMENA | ERRIFAREN ZOZKETA

Eguna: 
Urtarrilaren 6an, Ostirala

ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI EKIMENA 
Aurten ere, askotariko produktuekin, saski eder bat osatu dugu: Lurdes janari dendan gastatzeko 50€ko erosketa txekea, Nautiko jatetxean 2 lagunentzako afaria, Kaxintane tabernan 2 lagunentzako gosaria, La Seu D'Urgell-eko Arbeletxe jatetxean bi lagunentzako afaria eta gaua pasatzeko aukera, Arrastoa botikako produktuak, Olalde gazta...
EGUNA: URTARRILAK 6, OSTIRALA
LEKUA: BIZI NAHI JUBILATU ELKARTEAN
ORDUA: 18:00
 

URTARRILAK 21 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Eguna: 
Urtarrilaren 21an, Larunbata

BIZI NAHI ELKARTEAN - 9:30
Datorren urtarrilaren 21ean proteinei buruzko tailerra izango dugu. Proteinek zer funtzio betetzen duten ikusiko dugu eta iturri desberdinak aztertuko ditugu (animalia eta landare jatorrikoak). Bakoitzaren abantaila eta desabantailak ikusiko ditugu eta balio biologiko handiko landare proteinak nola lortu ikasiko dugu. Tailer teorikoaren ondoren, tailer praktikoa izango da, eta bertan sukaldatutako guztia dastatuko dugu ondoren.
Plaza gordetzeko deitu 656 724 193 telefonora.

URTARRILAK 26 - KORRIKAko BATZARRA

Eguna: 
Urtarrilaren 26an, Osteguna

Aurtengo Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 9an helmugaratuko da Iruñean. Tartean ehundaka herri pasako ditu eta Itsasondotik Apirilaren 8an gizeko 4ak aldera pasako da. 
Nondik norakoak jakin nahi dituzu? Animatu ostegunean egingo dugun batzarrera.
NOIZ: URTARRILAK 26, OSTEGUNA
ORDUA: ARRATSALDEKO 19:00etan
NON: UDALETXEAN