Agenda

URTARRILAK 8 - HERRI EKIMENA ERRIFAREN ZOZKETA

Eguna: 
Urtarrilaren 8an, Ostirala

Urtarrilaren 8an, 18:00tan Bizi Nahi jubilatu elkartean egingo da saskiaren zozketa.
Produktu ezberdinez osaturiko saski eder bat zozketatuko da, besteak beste, Lurdes janari dendan gastatzeko 50 €ko erosketa txekea, Nautiko jatetxean bi lagunentzako afaria, Kaxintane tabernan bi lagunentzako gosaria, Arrastoa botikako produktuak, Olalde gazta, Gotzon Izkierdo eta Gusen tailak eta askoz ere gehiago! Saskia ikusgai dago Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Aurten bilduko den dirua Haurren Herria proiektura bideratuko da.

URTARRILAK 12 - ONGIZATEA

Eguna: 
Urtarrilaren 12an, Asteartea

Arratsaldeko 7etan hasita ONGIZATEA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:

  • Tomas Plazaola, Eusko Jaur­la­ri­tzako Osasun Saileko koor­di­na­tzailearekin Tipi Tapa programaren norabideaz hitz egingo dugu.
  • Urtean zehar egingo diren bileren daten aurkezpena.
  • 2016. urtean landuko diren gaien aukeraketa.

URTARRILAK 14- Hitzaldi aurkezpena "GURE ESKU DAGO"

Eguna: 
Urtarrilaren 14an, Osteguna

Goierritarrok pausoa ematera goaz. Ekainaren 19an Goierriko 22 udaletan egingo den herri galdeketaren inguruko hitzaldia izango da Itsasondoko Kultur etxean , "GURE ESKU DAGO"-k antolatuta.
Ekainera bitartean emango diren urratsak zeintzu izango diren azalduko da eta goierrin 10.000 sinadura biltzeko asmoa nola gauzatuko den aurkeztuko da.

URTARRILAK 16 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Eguna: 
Urtarrilaren 16an, Larunbata

9:30tan Bizi Nahi elkartean

  • ZEREAL INTEGRALAK: ENERGIA EGONKORRAREN ITURRIAK
  • ZEREALEN EZAUGARRIAK (arroz integrala, artatxikia, garagarra, quinoa, amarantoa, artoa, bulgurra…)
  • NOLA SUKALDATU ZEREALAK MODU EGOKIAN
  • SUKALDE TAILERRA

Tailer bakoitza banaka 55€ / Sei tailer egiteko konpromisoa hartuz gero 45€ tailer bakoitza / Hamaika tailerrak eginez gero 40€ tailer bakoitza.