Agenda

MAIATZAK 11 - FILMA | BICICLETA, CUCHARA, MANZANA

Eguna: 
Maiatzaren 11an, Asteazkena

2007ko udazkenean Pascual Maragall-i Alzheimerra diagnostikatu zioten. Albisteak astindu gogorra eman zien hasieran, baina ondoren, Pascualek eta bere familiak gaixotasunaren aurkako gurutzadari ekin zioten eta, hasiera-haiseratik, film hau borroka horren aparteko lekuko izan da. Adimena, zintzotasuna eta umore ona erabilita, Maragallek bertan egoteko baimena emango digu eta bere familiarekin eta medikuekin ikusi ahal izango dugu, bere borrokaren berri izan dezagun.

MAIATZAK 14 - ITSASONDOKO ESKOLA TXIKIEN FESTA

Eguna: 
Maiatzaren 14an, Larunbata

Aurten, maiatzaren 14an, Goierriko eskola txikien 12. festa ospatuko da Itsasondon. Eskualdeko bost eskola txikietako haur, guraso eta irakasleek hartuko dute parte: Gabiria, Olaberria, Ezkio-Itsaso, Zerain eta Itsasondokoek hain zuzen ere. 
Festa 16:00etan hasiko da plazan, ongi-etorri ekitaldiarekin, eta datorren urteko festa antolatuko duen eskolari lekukoa pasako zaio. Jolas kooperatiboak antolatu dira, haur, gazte eta helduek elkarrekin ongi pasatzeko. Eta bukatzeko, afari-merienda egingo da, musikariekin girotuta.

MAIATZAK 21 - GURE ESKU DAGO EGUNA

Eguna: 
Maiatzaren 21an, Larunbata

Ekainak 5eko galdeketa dela eta, maiatzak 21ean, larunbata, GURE ESKU DAGO eguna ospatuko dugu Itsasondon.
Hori dela eta honako egitaraua prestatu dugu:

  • 17:00etan HORMAIRUDIA plazan
  • 20:00etan TORTILA PATATA LEHIAKETA. (Apuntatzeko zerrendak Kaxintanen eta Lurdesen dendan).
  • Iluntzean, KRISEILUEN AIRERATZEA

ERABAKIA GURE ESKU DAGO, EKAINAK 5ean GUZTIOK BOZKATZERA!

MAIATZAK 24-31 - MEMORIA LANTZEKO TAILERRA

Eguna: 
Maiatzaren 24an, Asteartea
Maiatzaren 31an, Asteartea

MAIATZAK 24 eta 31 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Tipi Tapa ekimenan barruan, memoria lantzeko tailerra antolatu du aurten Ongizate Batzordeak. Garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digu ikastaro honek. Garapen pertsonala bultzatzen laguntzen duen kurtso dinamikoa izango da. Ikastaroa amaitutakoan norberak etxean edo elkartean bertan jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira gainera. Herriko erretiratu guztientzako doako ikastaroa da eta guztira ordu eta erdiko 2 saio eskainiko dira.