MAIATZAK 14 - ITSASONDOKO ESKOLA TXIKIEN FESTA

Aurten, maiatzaren 14an, Goierriko eskola txikien 12. festa ospatuko da Itsasondon. Eskualdeko bost eskola txikietako haur, guraso eta irakasleek hartuko dute parte: Gabiria, Olaberria, Ezkio-Itsaso, Zerain eta Itsasondokoek hain zuzen ere. 
Festa 16:00etan hasiko da plazan, ongi-etorri ekitaldiarekin, eta datorren urteko festa antolatuko duen eskolari lekukoa pasako zaio. Jolas kooperatiboak antolatu dira, haur, gazte eta helduek elkarrekin ongi pasatzeko. Eta bukatzeko, afari-merienda egingo da, musikariekin girotuta.
Festa honetan herri guztiak parte hartzea gustatuko litzaiguke, bakoitzak bere erara, beraz animatu!

Eguna: 
Larunbata, 2016, Maiatza 14