Austropotamobius pallipes

Izen arrunta: ibai-karramarro arrunta (eus), cangrejo de río común (es)

Familia: Astacidae

Deskribapena: Iberiar Penintsulako ur kontinentaletako berezko ornogabe handiena da, 110 mm eta 120 mm arteko luzerarekin. Toraxeko segmentuak soldaduak daude zefalotoraxa osatuz, hau adar batean amaitzen den “aurpegian” luzatzen da. Sabelaldea 6 segmentuz osatua dago; amaieran propultsiorako hegal sendoa agertzen da. Ugalketa garaia urrian asten da, uren hoztearekin batera. Espezie gautarra da nahiz ea egunean zehar aktibitatea izan dezakeen.

Habitata: kontserbazio-egoera on eta ur kalitate oneko errekastoetan agertzen da, bereziki substratu lohitsua dutenetan. Azken hamarkadetan populazioek beherakada nabaria izan dute habitaten galera, giza predazioa eta espezie exotikoen eraginagatik.

Itsasondoko populazioak eta mehatxuak: badirudi espezie honek banaketa zabalagoa izan zuela Itsasondon duela zenbait hamarkada. 2008an bildutako datuen arabera errekasto bakarrean kontserbatuko litzateke. Beharrezkoa egiten da espeziearen benetako banaketa zein den zehaztea, benetako kontserbazio egoera zehazteko. Zalantzarik gabe habitataren galera (edota kalitate-galera), giza predazioa eta espezie exotikoen eragina (bereziki karramarro gorri amerikarrarena eta bisoi amerikarrarena)  izan dira negatiboki eragin dioten faktore nagusiak.