Cerambyx cerdo

Izen arrunta: kaprikornio handi (eus), gran capricornio (es)

Familia: Cerambycidae

Deskribapena: kakalardo handia da; 24-55 mm arteko luzerakoa. Gorputza beltz distiratsua dauka eta bere elitroen (hegoen) muturra gorrixka da. Antena luzeak dauzka; arren kasuan sabela baina urrutirago iristen direnak.

Habitata: oso zabalduan EAEn. Han-hemenka agertzen da, Quercus generoko zuhaitz zahar biziak dauden inguruetan beti ere. Hala ere, Junglans (intxaurrondoa), Fagus (pagoa), Salix (sahatsa) eta Corylus (hurritza) generoko zuhaitzetan ere agertu daiteke.

Itsasondoko populazioak eta mehatxuak: indibiduo bakarra topatu zen 2008. urtean (jarraipen espezifikorik egin gabe). Pentsatzekoa da gehiago egotea. Ordizian bertan ezaguna da espeziearen presentzia, beraz inguru honetan nukleo ezberdinak egotea espero da. Interesgarria litzateke espezie honen jarraipen espezifikoak egitea Itsasondon bertan edota Goierrin egon daitezkeen nukleoak identifikatu eta euren kontserbazio egoera aztertzeko.

Espezie hau beharrizan ekologiko zorrotzekoa izanik, pairatzen duen arriskurik handiena bere habitataren galera da.