MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 28, makrobiotika tailerra izango da Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, goizeko 9:30etatik 14:30etara. Bertan udaberriko energia nolakoa den aztertuko dugu, medikuntza txinatarreko "zuhaitza" elementuari buruz arituko gara (gibela eta behazuna elementu horri dagozkio), eta gorputza neguko lozorrotik nola esnatu ikusiko dugu, udaberriari ongietorria egiteko.

HAURREN HERRIA TXANGOA

Hotz baina eguraldia lagun izan genuen larunbatean. 35-40 haur eta heldu inguru bildu ginen eta denon artean Itsasondoko txokoak arakatu eta hobetzeko proposamenak izan genituen hizpide, ITSASONDO HERRI BIZI ETA AKTIBOA eraiki asmoz. Bukatzean Bizi Nahi jubilatu elkartera gerturatu ginen, jubilatu elkarteko kideek prestatutako salda goxo goxoa edatera, gorputza berotu eta mingaina astintzera berriz ere!

MUS TXAPELKETA

Joan zen larunbatean, Urtarrilak 24 jokatu zen Euskal Herriko Mus txapelketa Itsasondon eta Legorretako Joseba Goikoetxea eta Patxi Salazar izan ziren irabazleak. Bigarren Itsasondoko Lontxo Arza eta Jose Ignazio Arbilla izan ziren.
ZORIONAK GUZTIOI!

Orriak