MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 28, makrobiotika tailerra izango da Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, goizeko 9:30etatik 14:30etara. Bertan udaberriko energia nolakoa den aztertuko dugu, medikuntza txinatarreko "zuhaitza" elementuari buruz arituko gara (gibela eta behazuna elementu horri dagozkio), eta gorputza neguko lozorrotik nola esnatu ikusiko dugu, udaberriari ongietorria egiteko.

  • UDABERRIKO SUKALDEA
  • ENERGIAREN MUGIMENDUA UDABERRIAN
  • UDABERRIKO MENUA SUKALDATZEA

Tailerraren kostua 50 € da (bazkaria barne), eta gogorarazten dizuet parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa dela aldez aurretik izena ematea; horretarako  telefono honetara deitu dezakezua (656 72 41 93).