NEBRASKA

ABENDUAK 16 | 18:00tan KULTUR GUNEAN
Dementzia sintomak dituen agure bati, Woody Granti, sari bat irabazi duela jakinarazten diote posta bidez. Aberastu egin dela pentsatu eta bere semea bidaiatzera behartuko du dirua jaso dezan. Poliki-poliki, bien arteko harremanak, Woodyren alkoholismoa dela eta urteetan etenda egona, forma berria hartuko du amaren eta Davided anaia garailearen sorpresan.
* OHARRA: Emanaldiaren amaieran sari bat zozketatuko da

JOKIN MUJIKA ETA AITOR GARMENDIA OSO GUSTORA ATZOKO LASTERKETAREKIN

Bai Jokin Mujika eta baita Aitor Garmendia ere oso gustura agertu ziren atzo Beasainen I. Ziklo-Kros Sari Nagusian lortutako emaitzekin.
Jokin, Master 50 mailan lehiatu zen. Hirugarrena izan zen sailkapen orokorrean eta Gipuzkoakoan, berriz, bigarrena.
Aitor Garmendia ere gustura zen, kadete mailako Gipuzkoako txapela irabazi bait zuen. 
ZORIONAK BIKOTE!!

EL SEÑOR IBRAHIM Y LAS FLORES DEL CORÁN

ABENDUAK 9 | 18:30tan KULTUR GUNEAN
Pariseko auzo marginal eta kulturranitz batean, gazte judutar bat eta adineko musulman bat lagun egiten dira. Momo (Pierre Boulanger) bere aitarekin bizi da, depresioan murgildurik dagoen gizon bat. Bere lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, maitasun handiarekin tratatzen dutena. Momok erosketak Ibrahim jaunaren (Omar Sharif) denda txiki eta ilunean egiten ditu. Momo bere aitak abandonatuta uzten duenean, Ibrahim bere babesle bihurtuko da. Elkarrekin, bien bizitza aldatuko duen bidaia bati ekingo diote.

Orriak