TIPI TAPA | SOINKETA IKASTAROA

Tipi Tapa programa indartu asmoz, 2016 urterako zenbait ekintza berri egingo ditugu. Urtarrilean hasi eta apirila bitarte, 16:45tatik - 17:45tara soinketa ikastaroak izango dira udaletxeko lehen solairuan. 
URTARRILAK | 12 - 19 eta 26
OTSAILA | 2 - 16 eta 23 
MARTXOA | 1 - 8 - 15 eta 22
APIRILA | 5 eta 12
Aurrera begira, hitzaldiak eta tailer gehiago egiteko asmoa ere badago, beraz ANIMATU eta PARTE HARTU!!

EGUR USTIAKETA ERABATEKO MOZKETA BIDEZ SALTZEA ENKANTE BIDEZ

Itsasondoko Udalaren jabetza osatzen duten katastroko 40, 106, 109 eta 865 sailetan egur ustiaketa erabateko mozketa bidez saltzeko alkate ebazpen bidezko erabakia.Kontratua esleituko duen organoa:
2015eko azaroaren 30eko alkate dekretu bidez iragarritako enkantea hutsik geratu denez, honen bidez 2. ENKANTERAKO DEIALDIA EGITEN DA
Enkante honetan parte hartu nahi dutenek, bere egunean onartutako pleguetan ezartzen ziren baldintzen arabera proposamena aurkeztu ahal izango du 2015eko abenduaren 22tik abenduaren 28ra bitarte.

Orriak