Agenda

LANGILE BATEN KONTRATAZIOA

Lan eta zerbitzuko kontratu baten bidez, egun batzuetarako langile bat kontratatuko da eskola eta haurtzaindegiko garbiketa berezia egiteko.
BALDINTZAK

  • 18 urte beteta edukitzea
  • Itsasondon bizi eta bertan erroldatuta egotea
  • Lan horietarako ezgaitasunik ez edukitzea
  • Langabezian egotea eta Inem edo Lanbide enplegu bulegoan izena emanda egotea
  • Euskeraz hitzegitea
  • Lan berdinetan esperientzia kontutan izango da.
  • Izena emateko azken eguna Uztailak 18a izango da

PELIKULA EMANALDIA

Ongizate lan taldeak antolatuta, 2 pelikula emanaldi izan dira aurten; Ekainak 26 "ARRUGAS" eta Uztailak 3 "LAS ALAS DE LA VIDA". Biak izan dira arrakastatsuak eta gerturatu diren herritarrak ere gustora hartu dute ekimena. Oraingoz horretan utziko dugu ekimen hau baina ez dugu baztertzen urtea amaitu aurretik beste emanaldiren bat egingo dugunik, beraz ADI DEIALDIEI!!

GURE ESKU DAGO

Udaberrian gaude, odolak bor-bor egin eta na - tura negu luzetik itzartzen den garaian. Euskal Herria ere udaberri sindromeak sakonean ukitu duela dirudi; indar eta gogo berri batek sakon astindu du, eta herritarrok, aspaldiko partez, ilusioz eta itxaropenez begiratzen diogu gure herriaren etorkizu - nari. Sinistu behar dugu, Euskal Herriko herritar guztiok elkar hartzen badugu, ez dagoela herri hau bere bidean geldituko duenik. Gure Esku Dago, denon artean bide berri bat egitera goaz, eutsi goiari.

Orriak