ARGAZKI LEHIAKETA

2017KO EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETAKO OINARRIAK
1. Itsasondoko udalak argazki lehiaketa antolatzen du, Itsasondon erroldatutako herritar guztiei zuzenduta.
2. Lehiaketaren helburua 2017ko Itsasondo Udalaren egutegia egitea da.
3. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzazke.
4. Gaia honako hau da: "UDAZKEN KOLOREAK".
5. Argazkiak Itsasondoko udalerriaren eremuan bertan egindakoak izan behar dira derrigorrez.
6. Argazkiak aurkezteko formatuak: paper fotografikoa edo CD-a.

ITSASONDO LEGORRETA IBILALDIA

URRIAK 15 | 10:00 ITSASONDOKO PLAZAN
Itsasondoko plazatik irten eta Arama eta Altzagatik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta indarraberritu ondoren Legorretara jaitsiko gara. Legorretako plazan bazkaria izango dugu zain eta bazkalostean, jolasean eta tertulian lagunartean egoteko aukera paregabea izango dugu.

MAKROBIOTIKA IKASTAROAK

Ikasturte berriarekin bueltan gara berriro. Urtero bezala, aurten ere formazio-programa trinkoa izango dugu Itsasondoko Bizi nahi elkartean, urrian hasi eta maiatza bitartean. Programa trinko horretan beste urteetan baino tailer gutxiago izango ditugu, aurten zuen intereseko gaiak lantzeko espazio bat uztea pentsatu bait dugu.

TAILERRAK ITSASONDO 2016-2017, URRIA-MAIATZA

Orriak