Agenda

MAISHA NOBELAREN AURKEZPENA

Eguna: 
Azaroaren 3an, Asteazkena

MAISHA (Hiru belaunaldiko emakumeen istorioa)
Euskal Herrian sortu eta egindako eleberria da, kilometro 0. Bertako protagonista nagusiak biloba eta amona dira, eta ama bigarren plano batean geratzen den.
Bizitzako gora-beherak, bilobak ikasten duena eta Alzheimerraren gaitza jorratzen dira. Esan beharra dago kutsu positiboa daukala eta barren barrenetik idatzita dagoela. Oso irakurketa erraza da eta erabat harrapatzen zaituena. Gure bizitzan behin, gutxienez, irakurri beharko genukeen liburua.

BASOKO BAINUAK

Eguna: 
Azaroaren 20an, Larunbata

Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu. 

"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.

Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu.  Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.

ATXIKI SEKRETUAK

Eguna: 
Azaroaren 26an, Ostirala

Amaia Zinkunegi izan genuen gurean Otsandreak korrika helduentzako kontakizunak kontatzen eta txunditurik utzi gintuen. Gurean izan nahi dugu berriz eta oraingoan Atxiki sekretuak kontatuko dizkigu. Gazte zein helduentzako emanaldia.