Agenda

OTSAILAK 03 - IJITO EGUNA

Eguna: 
Otsailaren 3an, Larunbata

IJITTU EGUNA 2018

 

OTSAILAREN 3, larunbatean 

- 16:00tan: Plazan elkartuko gara, ondoren IJITU BESOA prestatuko dugu Bizi Nahi elkartean. 

- 18:00ak aldera, Herrian zehar zartagiak astinduko ditugu. 

- Bukatzeko,AFARI– MERIENDA BIZI NAHI ELKARTEAN, familia bakoitzak etxetik ekarritako jakiekin.

OTSAILAK 12-LURRALDE ANTOLAMENDU LANTALDEAREN BILERA

Eguna: 
Otsailaren 12an, Astelehena

Otsailak 12, arratsaldeko 7etan, Lurralde antolamendu lantaldearen bilera izango da.
Gai zerrenda:
-         Frontoiko irisgarritasuna ahalbidetzeko proiektuaren aurkezpena eta eztabaida.
-         Uraren ziklo osoaz arduratzeko, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egin digun proposamenaren azterketa.
-         Baserrietan Partzuergoko ura eta ur-harguneak jartzeko asmoaren egoera.
-         Markina-Xemeineko gazteen eskaera: uztailaren 31tik abuztuaren 14ra, kanpamentua bat jartzeko eskaera

OTSAILAK 23 - SUKALDE TAILERRA

Eguna: 
Otsailaren 23an, Ostirala

Iker Mendizabalek gidatuta, arratsaldeko 18:00etan hasita sukaldaritza tailerra izango da Arbel-aitz elkartean.
Menua ondorengoa izango da:

  • Micuit
  • Arraultzak loretan
  • Arkumea Cava erreduzkioarekin eta mahats aleekin
  • Iogurra frutu gorriekin

 Ondoren afaria.
Izen ematea kaxintanen eta Lurdesen dendan Otsailak 21 baino lehen.