Agenda

ABENDUAK 2 - XII. PELIKULA EMANALDIA

Eguna: 
Abenduaren 2an, Asteazkena

NIRE KARTZELAKO PATIOA
Nire kartzelako patioa” emakumeen istorio bat da, gartzeleratutako emakumeak, baztertuen istorioa. Instituzioaren arauetara egokitu ezin duen gartzeletako funtzionario den Mar-en iritsierak, emakume hauen askatasunerako hegaldia sustatuko du. Espetxeko zuzendari den Adela-ren laguntzarekin berriz, 4. Modulua sortuko dute, beharko duten indarra emango dien antzerki taldea, alegia.
NOIZ: Abenduak 2
LEKUA: Kulturgunean
ORDUA: 18:30
IRAUPENA: 92 min.

ABENDUAK 9 - XIII PELIKULA EMANALDIA

Eguna: 
Abenduaren 9an, Asteazkena

EL SEÑOR IBRAHIM Y LAS FLORES DEL CORÁN
Pariseko auzo marginal eta kulturranitz batean, gazte judutar bat eta adineko musulman bat lagun egiten dira. Momo (Pierre Boulanger) bere aitarekin bizi da, depresioan murgildurik dagoen gizon bat. Bere lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, maitasun handiarekin tratatzen dutena. Momok erosketak Ibrahim jaunaren (Omar Sharif) denda txiki eta ilunean egiten ditu. Momo bere aitak abandonatuta uzten duenean, Ibrahim bere babesle bihurtuko da. Elkarrekin, bien bizitza aldatuko duen bidaia bati ekingo diote.

ABENDUAK 9 - OHIKO BILERA

Eguna: 
Abenduaren 9an, Asteazkena

2015ko irailaren 9an udal batzarrak egin beharreko ohiko bileraren deialdia. Ordua arratsaldeko 6,30etan. 
Tratatu beharrek gaien zerrenda:
• AZAROAREN 9AN EGINDAKO UDAL BILKURAKO AKTA ONARTZEA 
• 2015EKO PLANTILA ETA LANPOSTUEN ZERRENDAREN ALDAKETARAKO PROPOSAMENA
• 2015EKO AURREKONTUAN KREDITUAK ALDATZEKO 4. ESPEDIENTEAREN ONARPENERAKO PROPOSAMENA
• HIRI ANTOLAKETA PLANAREN ALDAKETA HASIERAKO IZAERAN ONARTZEKO PROPOSAMENA

ABENDUAK 16 - XIV PELIKULA EMANALDIA

Eguna: 
Abenduaren 16an, Asteazkena

NEBRASKA
A Woody Grant, un anciano con síntomas de demencia, le comunican por correo que ha ganado un premio. Cree que se ha hecho rico y obliga a su receloso hijo David a emprender un viaje para ir a cobrarlo. Poco a poco, la relación entre ambos, rota durante años por el alcoholismo de Woody, tomará un cariz distinto para sorpresa de la madre y del triunfador hermano de David.
NOIZ: Abenduak 16
LEKUA: Kultur gunean
ORDUA: 18:00
IRAUPENA: 115 min.

ABENDUAK 19 - AUTODEFENTSA IKASTAROA

Eguna: 
Abenduaren 19an, Larunbata

Abenduak 19, larunbata / 9:00tatik 13:30tara / eskolako aterpean. 

Genero berdintasuna helburu duen autodefentsa ikastaroa antolatu dugu Ongizate lan taldetik.
15 urtetik gorako emakumeentzako izango da soilik eta gutxienez 8 eta gehienez 20ko taldea izan beharko da.
Izena eman dezakezue ohiko lekuan (Kaxintanen eta Lurdes janaridendan) edo 943 881 170 telefonora deituta.