Agenda

ABUZTUAK 15 - ANDRA MARI JAIAK

Eguna: 
Abuztuaren 15an, Larunbata

Iraileko jai nagusiez gain, izaten da zer ospatu herrian. Abuztuaren 15ean Ama Birjinaren eguna ospatzen da. Lehen, egun horren bueltan ospatzen ziren herriko jaiak, baina, 2002tik, herriko jaiak irailean egitea erabaki zen. Dena den, oraindik, ospakizun eguna da abuztuaren 15a. Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:
09:00 GOIZ ERESIA txistulariekin
11:00 MEZA nagusia
12:00 HAMAIKETAKO eta ondoren TOKA TXAPELKETA (goiko plazan)
19:30 SAGARDO dastaketa (beheko plazan)