ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIAREN INAUGURAZIOA

GAUR ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIA INAUGURATU DU ALDUNDIAK
2015eko martxoak 12, osteguna
Gaurkoan Itsasondo eta Ordizia lotzeko bidegorri zatia ofizialki ireki du Aldundiak. Era horretan Itsasondo eta Ordizia herriak bidegorri bidez lotuta geratu dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo - Legorretan bidegorriarekin.
Azpiegitura berria 1.230 metro luze da eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako tokia dauka, karril bana markatuta dituelarik.
Prozesua 2014ko maiatzean hasi zen eta Amenabar enpresak egin ditu obrak.