Ataungo eliza ezagutzeko txangoa egin dute Bizi Nahi elkartetik

Beste behin ere Bizi Nahi Jubilatu Elkartetik txangoa prestatu zuten apirilaren 29an Ataun San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutzera. 10:00etan Itsasondoko plazatik irten eta Ataun San Martingo plazara iristean, Atsedentoki elkarteko kideak egin zien ongi-etorria. San Gregorio aldera erreka ondoan dagoen bidean paseotso bat eman ostean hamaiketakoa egin zuten Atsedentoki elkartean. Ondoren eliza eta hango organo barrokoa (1761ean eraikia) bisitatu eta 14:00etan Bitor jatetxera gerturatu ziren bazkaltzera. Bazkari ederra egin eta giro paregabean egon ziren.