Turismoa
Inguruak ikusgarriak ditu herri txiki honek eta ibilaldi politak egiteko aukera ugari eskaintzen du: Altzagarate, Urkia eta Murumendi, esate baterako.
Ekonomia alorrean, duela gutxirarte meagintza sektorea indartsua zen Itsasondon, arbel meategiak ustiatzen baitziren. Bere ondare historikoan aipatzekoa da Andra Mari Jasokundearen eliza nagusia. Nahiz eta jatorria ertaroan izan, gaur egun duen itxura XVI. mendean hasitako zabalkuntzen emaitza da. Letrango San Juan baseliza ere ahaztezinezkoa da: inguruetako ospitale famatuenetakoa zen bere garaian. Urkia auzoan berriz, Santa Kruz baseliza dago.
http://www.goierriturismo.com/eu/pueblos/pueblo.php?id=9