Itsasondo 2.0, 0. Zki.a

Noizkoa: 
2008ko urtarrila-martxoa
PDF fitxategia: 

Agur bero bat itsasondotar guztiei:

Komunikazioaren garaiean bizi garela esan ohi da, etxetik atera orduko dugu nonbait komunikazio aztarnaren bat, gutun bat jaso degula eta berri bat irakurtzen dugun einean zerbait berri barneratzen dugu. Nonbait pentsaezina da gure korreo elektronikoa ireki eta hutsa aurkitzea, gure buzoia zabaldu eta iñongo publizidaderik aurkitzea, kalean bizilagunarekin topo egin eta iñungo hitzik ez esatea. Pentsaezina da gizarte honetan hain barneratua dauden komunikabideak baztertzea.

Eta, inkomunikazioa da hain zuzen ere modan dagoen beste hitz bat, komunikazioaren aurka eta batera elkarbizi den etsaia, nolabait puntu batera iritsi da gure gizartea non aurkako terminoak teilatu berdinaren pean bizi diren.

Zerbait ematen digute eta gero emandakoa kendu, hitz egiten erakusten digute eta gero ahoa estaltzen digute hitz egin ahal ez izateko, erokeri galantak ikus ditzazkegu komunikazio mende honetan...

Projektu berri hau aurkeztu nahi dizuegu, gure herrian komunikazioa garatzeko bide berri bat, ITSASONDO 2.0, aldizkari berria, gure aldizkaria, denon aldizkaria.

Aspaldian nabaritu genuen hutsune bat zegoela aipatzen degun arlo honetan eta buru belarri elkarlanean jarri gara egoera larri honi aurre egiteko, inkomunikazioak irabazi ez gaitzan eta batez ere herritarren arteko erlazioak berotzeko.

Denon projektu bat dela ulertzea ezinbestekoa izango da aldizkari hau luzaroan bizi dadin eta urteetan zehar iraun dezan, ume bat bezala zaindu beharko dugu eta denon partehartzea eskatzen dizuegu.

Itsasondo 2.0 izena jarri diogu itsasondon egiten den bigarren komunikazio saiakuntza honi, alde batetik esan bezala bigarren saiakera delako eta bestetik teknologia berriei erreferentzia egiñez modernitate ikutu bat ematearren, eta espero dugu zuen gustukoa izatea.

Dibertsitatea izango da aldizkari honen ildoa, beti ere ale bakoitzean eskema berdina segiko dugun arren, honela saiatuko gara gure agenda lokala 21 zer den azaltzen eta orain arte udalak hartu dituen erabakiak esplikatzen. Bestalde ezinezkoa izan zaigu alde batera uztea abiadura haundiko trenaren inguruko azken albisteak zuenganatzea eta hiru hilabetero tokian tokiko informazioa eskeiniko dizuegu.

Ale bakoitzean, freskotasun toke bat lortzearren, erreportaiak,elkarrizketak eta aktualitate albisteak zabalduko ditugu eta askotan zuek izango zarete albiste protagonista. Argi dago ez degula alde batera utziko iñungo albisterik. Den dena plater gainean emango dizuegu.

Halaber azkeneko atalean, porru salda deritzon atalean zuek jarri nahi dituzuen gauza guztiak jarri ahal izango dituzue iñungo zentsurarik gabe, zuen errezetak, zuen bidaieko argazkiren bat, zuen umearen argazki bat, esaldi bat... hemen ikusiko dugu noraino doan zuen imajinazioa.

ITSASONDO2.0@ITSASONDO.NET hau da gure email-a hona bidali zuen idazkiak. Bestalde udaletxeko beraldean laster jarriko dugu posta kutxa berezi bat zuen iradokizunak jasotzeko.

Besterik gabe laster arte, zuen berrien zai gaude, ez beldurtu eta idatzi.