Itsasondo 2.0, 12. Zki.a

Itsasondo 2.0 - 12 azala
Noizkoa: 
2011ko martxoa-ekaina
PDF fitxategia: 

Aro politiko berri baten aurrean gaudela esateko motiborik bada. Ezker Abertzaleak mahai gainean jarri berri du bere apustu politikoa, bide demokratiko eta baketsuen aldeko konpromisoa hartu duela iragarriz. Sortu izango da borondate honi erantzungo dion alderdia, baina eszenatoki berri honen altzoan ere hautsak harroturik dabiltza udal eta foru hauteskundeen etorrera hurbila iragar daitekeelarik. Euskal gizartearen gehiengo zabalak Sorturen berehalako legeztatzea aldarrikatu du behin eta berriro, bada Espainiako auzitegiek ez dute normalkuntza politikoaren aldeko hauturik gaurdaino egin.

Testuinguru honen atarian ailegatu zaigu Itsasondoko herri aldizkariaren 12.ale hau. Euskal Herrian bezalaxe, gure herri koxkorrean ere bada zer kontatu andana. Aurrerapen gisara, Arbelaitz elkartearen 50. urtemuga eta arbelaren histori mamitsuaren inguruko azken kontakizunak izango ditugu mintzagai. Ijito Egunaren argazkia ere osatu nahi izan dugu eta elkarrizketen atalera joaz, Saioa Barandiaran herritarrarekin izandako solasaldia topatuko duzue. Kontu hauek eta gehiago, ohi bezala udaletxeko berriak, haur eta herri eskolaren inguruko albisteak eta errezeta goxogoxoa eskura.

Gozatu Itsasondo 2.0-rekin!

Hurrengora arte eta bitartean kontent bizi!