APIRILAK 5, AUZOLAN EGUNA

auzolana

Datorren larunbatean, apirilaren 5ean, AUZOLAN proiektuari emango diogu hasiera. Auzolana, orain ez urte askorarte, herrietan eta auzoetan hainbat lan gauzatzeko ohiko modua izaten zen.

Auzolanaren ideia, eskolan haurzaintza zerbitzua aurrera eramateko aukera alternatibo moduan sortu zen. Ideia polita iruditu zitzaigun eta ez hain aspaldiko ohitura hau berreskuratu nahian ibili gara Udala, Guraso Elkartea eta Eskola. Herrian dauden hainbat eginbehar elkarlanean egin daitezkela pentsatzeaz gain ; denon artean nahi dugun herria sortu, elkarezagutu eta elkarrekin lan egiteko aukera paregabea dela uste dugu.

Honegaitik herritar guztiak gurekin AUZOLANERA etortzeko deia luzatzen dugu. Adin eta mota guztietako herritarrentzako moduko lanak egongo dira eta eguardi aldean hamaiketako goxo bat egingo degu elkartean.

EGUNA: Apirilak 5, larunbata

ORDUA: Goizeko 9etan Udaletxe azpian, hamaiketakoa 13:00etan elkartean

*Oharra: Euria egin ezkero bertan behera utzi eta hurrengo batetan bilduko gara.