AULKI HUTSAK DOKUMENTAL EMANALDIA eta ZUZENDARIAREKIN SOLASALDIA

AULKI HUTSAK
JATORRIZKO IZENBURUA: Aulki hutsak
URTEA: 2013
IRAUPENA; 54 min.
HERRIALDEA: Euskal Herria
ZUZENDARIA Iñaki Peña
GIDOIA: Iñaki Peña
ERREALIZAZIOA: Iban Toledo
EDIZIOA: Iban Toledo
MUSIKA: Ruper Ordorika, Gari, Katamalo, Anari, Petti, ...
EKOIZPENA: Arteman Komunikazioak

SIPNOSIA: Heriotza eta dolu prozesuari buruzko dokumental itxaropentsua da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.
Profesionalen eta senitarteko zein hurbilekoak galdu duten pertsonen elkarrizketak biltzen ditu, doluaren prozesua eta bizipenak jasoz. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.

Iñaki Peña zuzendaria  Debagoieneko Ospitalean Zainketa Aringarrietako mediku bezela lan egiten du.  

Zuzendari berberak S(u/a)minetik bakera 2017an, dolua eta indarkeria lotzen dituena; eta Mendian hil, hirian hil iazko abenduan, mendiko heriotzei buruzkoa dokumentalak ere zuzendu ditu. Azken honek, euskarazko filmik onenaren saria jaso zuen abenduan Bilbon, Mendi Film Festival jaialdian.

Dokumentalaren ondoren zuzendariarekin solasaldia egongo da. 
Izen ematea, martxoaren 16 arte: https://forms.gle/5QgFSMS3MoNszC6w6

Eguna: 
Osteguna, 2021, Martxoa 18
Ordua: 
17:30