ZUHAITZ EGUNA

10:00etan plazan elkartu eta zuhaitzak landatzera joango gara, Iñaki Aizpururen gidaritzapean. Osasun egoera dela eta 4 taldeetan joan beharko da, taldetik taldera segurtasun tartean mantenduz. Izen ematea ere 4 kideena egingo da batera. Adin tarte guztientzat egokia den ekintza da. 11 urtetik gorakoek, izena batera eman dezakete, 4ko taldeetan . Hortik beherakoek helduren batekin eman dute izena. Famili unitateetan izena ematea gomendatzen da. 
Izen ematea: (otsailak 4 arte, osteguna)
https://forms.gle/PkTPUvGYdYa8FG9L8 
Ekintzaren zehaztapenak: 

Larunbateko zuhaitz egunerako, 34 lagunok eman duzue izena. 

 

Oraingo   honetan, trenbidearen alboan dagoen parkean, 100 m luzera izango duen heskai bizia egiten hastea izango du helburu.
Heskai biziak landare-formazio aberatsak dira, non zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak bertan bizi diren animaliekin nahasten diren ekosistema txikiak eratzeko, bitxi natural ederrak, elementu giltzarriak baitira ekologia-oreka eta paisaia- eta kultura-aberastasuna berreskuratzeko.

Etorkizuneko  heskai  bizia  eratzen  hasteko,  14  espezie  desberdinetako  150  landare  jarriko  dira, elorriak,   gartxuak,   gurbitzak,   marmaratilak   edo   zuhandorrak   tartean.  Ondorio   onuragarrien artean,  lurzoruak  busti,  mantenugaiak  birziklatu,  haizearen  eta  kutsaduraren  aurka  babestu  eta muturreko  tenperaturak  leuntzen  dituzte.  Heskai  mistoek,  gainera,paisaia  edertzen  dute,  fauna elikatzen  dute  eta  klima-aldaketa  eragiten  duten  berotegi-efektuko  gasak  biltegiratzen  dituzte. Zer gehiago eskatu dezakegu?
Hitzordua  Itsasondoko  plazan,  goizeko  10etan  izango  da,  eta  auzolanaren  ondoren,  Udalak hamaiketakoa eskainiko du herriko plazan.
Gogoratu bizi dugun osasun egoera dela eta kutsatzeak sahiesteko neurriak betetzea. (Taldekatzeak, musukoak eta distantziak mantendu)

Eguna: 
Larunbata, 2021, Otsaila 6
Ordua: 
10:00