KIMIKARIN GINKANA JOLASA ITSASONDON

Kimikarin zientziari buruzko jakin-mina haur eta gazteengan piztu nahi duen ekimena da. Proiektua "Learning by doing" metodologia finlandiarrean oinarritzen da, hau da, eginez ikasten da. Horren bidez, zientziaren alderdirik ulergarriena erakusten dugu, "Learning" eta "Fun" kontzeptuekin loturak sortuz. Parte-hartzaile bakoitzaren trebetasun pertsonalak lantzeko plataforma da, talde lana sustatzen dugun bitartean. 
KOOPERAZIOA: Dinamika eta jarduera guztiak elkarlanean aritzen dira. Alxander Grahan Bell-ek esandakoan sinesten dugu: "Aurkikuntza eta hobekuntza bikainek adimen askoren lankidetza dakarte beti".
ESPERIENTZIA: Zientziaren inguruan esperientziak sortzen ditugu, laborategiak eguneroko gaien inguruan simulatuz, kimikarekin nola erlazionatuta dauden ikusi ahal izateko. Parte-hartzaile bakoitza benetako zientzialari sentiaraztea bilatzen dugu, ordu batzuetarako ere.
JOLASTUZ IKASI: Ikasteak ez luke aspergarria izan behar eta aldatu nahi dugu. Kimikarinen ez da aspertzeko astirik egongo, gamifikazioaren bidez ikasteko gogoz ziurtatzen dugu.
Helburuak: 

  • Umeak euren ikaste prozesu praktikoen protagonistak bilakatzea
  • Ikaste prozesua modu kooperatibo batean garatzea 
  • Praktikaren bidezko metodologia baliagarri bat sustatzea 
  • Hezkuntza formaletik kanpo ikaste esperientzia kaleratu Parekidetasuna sustatu. 
  • Emakumeak zientzian duen paperari garrantzia eman.

2020a urte ezberdin bat izan da denontzat. Egoera ikusita, orain inoiz baino gehiago konturatu gara gazteentzako aisialdi hezigarriko ekintzek duten garrantziaz. Azken hilabeteetan gure osasuna arreta izan da eta, ondorioz, haurren garapena alde batera utzi da. Gabon hauetan, garapena eta aisia erdigunean jarri nahi ditugu segurtasun neurriak ahaztu gabe eta gure tailerrak egoerara egokitu gabe. 
KIMIKARIN ITSASONDON 
DEFINIZIOA: Kimikarin taldeak gazteen arteko gymkana saio bat proposatzen dugu. 4 esperimentu gauzatuko ditugu taldeka, eta saioan zehar umeak esperimentu batetik bestera joateko aukera izango dute eta bigarren aukeran pistak lortzeko aukera izango dute erronka ebazteko.
ADIN TARTEA:: 6 - 16 bitarteko gaztetxoeentzat.
DATA: Urtarrilak 4, astelehena 17:00 

LEKUA: Frontoian elkartuko gara. 

 

EKINTZA EGIN AHAL IZATEKO GUTXIENEZ 12 LAGUNEK EMAN BEHAR DUTE, IZEN EMATEA ABENDUAK 28, 12 ARTE . ANIMATU!  

https://forms.gle/PLxVGMRfYDM6vaQo6