ITSASONDOKO UDALAK, ITSASONDO AZTERGAI BEKA AURKEZTU DU

ITSASONDO AZTERGAI BEKA

Itsasondoko Udalak, ITSASONDO AZTERGAI BEKA deialdia egiten du. ITSASONDO aztergaitzat harturik, arrobien ustiaketaren nondik norakoak eta horrek herriaren garapenerako izan duen garrantzia aztertzea izango da, ikuspegi historiko, soziologiko, pertsonala e.a.

Oinarriak:

LEHENA.- Lan hau burutzeko beka jaso nahi duenak, 2007ko irailaren 17tik urriaren 17ra bitarte lanaren proiektua aurkeztu beharko du Itsasondoko Udaletxean. Jasotako proiektuen artean, batzar zientifikoak bat aukeratuko du eta hamabost eguneko epean adieraziko da nor den aukeratua.

BIGARRENA.- Lana taldean edo bakarka egindakoa izan daiteke.

HIRUGARRENA.- Proiektua aurkezteko, aurkezle bakoitzak Udaletxean jaso beharko ditu behar diren kartazal itxiak eta fitxak. Lehenengoan, txikia, currículum vitae (A eranskina) datu pertsonalak, N.A. eta lanaren izenburua azalduko dira soilik. Bigarrengoan, handian, Proiektuaren memoria (B eranskina) eskema, helburua eta laburpen bat bilduko dituen fitxak (ezinbestez errespetatu behar dira plantillen luzapena eta estruktura). Aurkezpen honetan ezin izango da egilearekin erlazionatu daiteken inolako erreferentziarik azaldu.

LAUGARRENA.- Ikerketarako beka-deialdi honetan munduko edozeinek har dezake parte.

BOSTGARRENA.- Euskarazko eta ez euskarara itzulitako ikerlan orijinalak izan behar dute, beste inon saritu eta argitaratu gabeak.

SEIGARRENA.- Eskaerak beranduenez urriaren 17an, eguerdiko 12etarako aurkeztu beharko dira eta dokumentu hauez osaturik egongo dira:

Currículum vitae (A gutunazala) Kartazal itxian, kanpoaldean, proiektuaren izenburua eta barnean eskatzailearen edo eskatzaileen datuak

Harremanetarako helbideak (helbide postala, helbide elektronikoa, telefonoa)

Proiektuaren memoria (B gutunazala)

ZAZPIGARRENA Aurkeztutako eskariak baloratzeko Talde tekniko bat osatuko da. Jasotzen diren ikerlan proiektuen araberako epaimahaia erakunde antolatzaileek izendatuko du. Talde tekniko hori honako hauek osatuko dute:

  • - Itsasondoko Udaleko kultur zinegotzia
  • - Itsasondoko Udalak izendatuko duen batzar zientifikoa (zoziologoak, gizarte eta antropologoak, teknikariak) gaietan adituak direnak. Itsasondoko herria ezagutu eta bere errealitatea kontrastatu ahal izango dutenak.
  • - Euskal Filologian lizentziaturik dagoen hizkuntza zuzentzaile bat

ZORTZIGARRENA Batzar zientifikoak aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratuko ditu. Balorazioa honako irizpideen arabera egingo da:

Itsasondokoa izatea , ikasketak (historia, sociología, antropología) lanerako denbora librea 10 puntu

Lana burutzeko ekipoa edukitzea Ordenagailua, grabagailua, bideoa, argazki kamera 10 puntu

Proposatutako proiektu edo proposamena 20 puntu

Proposatutako lan metodoa (bideragarritasuna batez ere) 10 puntu

BEDERATZIGARRENA Aukeratzen diren ikerlan proiektuek hiru puntuak kontuan izanda egin beharko dute lana:

  • a) Edukia zientifikoki azaldu: dokumentatu, gaurkotutako metodología adierazi eta erabili, agertuko dituen datu guztiak eta bakoitza nondik jasoa den argi eta garbi zehaztu eta hipotesi zehatza eman.
  • b) Ikerlana, ISO arauen arabera aurkeztutako material grafiko eta bibliografía zehatzez hornitu beharko da
  • c) Euskara zuzen eta egoki erabili (Euskaltzaindiaren erabakien arabera). (Ikerlana argitaratu aurretik hizkuntza-zuzentzaile batek gainbegiratuko du)

HAMARGARRENA.- Dokumentazioa jasotzen dituen bi gutunazalak ( datu pertsonalak eta A eranskina, B eranskina eta N.A.ren fotokopia) helbide honetara helaraziko dira erregistratzeko edo pertsonalki

Itsasondoko Udala

Nagusia 24 20249 ITSASONDO

HAMAIKAGARRENA.- Beka 6.000 €koa izango da. Epaimanahiak hala erabakitzen badu, ikerlanen kalitatea nahikoa ez delako, ikerlan beka eman gabe utz dezake.

HAMABIGARRENA.- Epaimahaiaren erabakia 2007ko urriaren 31rako jakinaraziko da eta saritua izango den ikertzaileak/ikertaldeak 10 eguneko izango izango du/dute ikerlan-bekaren onarpena sinatzeko. Hala egin ezean, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko du/dute.

HAMAHIRUGARRENA.- Urtebeteko epea izango du/dute ikertzaileak/ek ikerlana erabat bukatuta entregatzeko, 2008ko urriaren 31rako hain zuzen ere. Ildo horretatik, batzar zientifikoak finkatuko du egutegi bat erkidean izateko batzar batzuk, helburua da, babesa eta aholkularitza emateaz gain, lanaren jarraipen bat egitea.

HAMALAUGARRENA.- Diru-laguntza hiru zatitan ordaindu da: onartutako kopuruaren %20, eskatzaileak oniritzia ematen duenean, %40 sei hilabetera, egin duen ikerlanaren eta egingo duenaren azalpena-txostena aurkeztutakoan eta %40, ikerlan-beka onartu eta urtebetera, ikerlana erabat bukatuta aurkeztu ondoren. (Lana Microsoft word programan disketean edo CDan, eta inprimatutako ale bat) Epearen barruan ikerlana bukatuta entregatzen ez badu/badute, ikertzaile-ikerlan sarituak/ek dirua itzuli egin beharko du/dute. Bukatzeko epea luza daiteke horrela justifikatzen bada, beti ere, batzar zientifikoaren oniritzia jaso ondoren.

HAMABOSTGARRENA.- Ikerlanen jabe, egilea/ak bera/iek izango da/dira, nahiz eta saritutako ikerlana/ak argitaratzeko eskubidea (beste ordainketarik gabe) erakunde antolatzaileak beren gain izango duen; berak bakarrik izan ere, ikerlana entregatzen denetik bi urte bete arte. Lehen argitalpen honek ez du egile-eskubiderik izango. Lan hau Itsasondoko Udaleko web gunean (pdf formatoan) argitaratuko da.

HAMASEIGARRENA.- Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta aipatu batzar zientifikoaren erabakia onartzea dakar, ikertzaile lehiakide guztien aldetik.

ERANSKINAK, SAKATU AZPIKO ARTXIBOAN