LIBURU GAZTEA BookTrailer lehiaketa

 LIBURU GAZTEA BookTrailer lehiaketa

 

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, 12-16 urte bitarteko gazteak liburuen erreseina interkatiboak egitera animatzen dituen lehiaketa antolatzen du urtero eta aurten 9. edizioa burutzen ari gara.

Parte hartzaileek liburu bat irakurri eta ondoren trailer bat grabatu beharko dute (zinematografikoa, animatua…), beraz, irakurlea izan eta zinea gustuko duen horrentzat primerako aukera bihurtzen da grabazio eta edizio lanetan jartzeko!
Bi kategoria daude eta ikastetxeen kategoria itxia badago ere, norbanakoen kategorian parte hartzea zabalik da MARTXOAREN 5era bitarte. Sari potoloak daude jokoan!
Atxikiak bidaltzen ditut lehiaketaren oinarriak eta kartela. Informazio gehiago web-gunean: https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/
Materiala eta deialdiaren inguruko informazioa zabaltzen baduzue asko eskertuko genizueke.
 
Besarkada bat,
 
Intza Alkain
Galtzagorri Elkartea
Zemoria 25, behea - 20013 Donostia
943 471 487