GURE ESKU DAGO EKIMENA

BERTAN BEHERA 
Gure Esku Dago taldeak eta alor anitzetako beste 24 eragilek osatutako Hamaika Gara dinamikak, Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketarik handiena abiatu behar du erabakitze eskubidearen alde.
Itsasondoko Gure Esku Dago taldetik ere bat egin nahi dugu dinamika honekin, zihur bait gaude gure herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko erabakitze eskubidea gauzatzea ezinbestekoa dela.

Covid 19a dela eta, arriskuak murrizte aldera, sinadura bilketa hau on-line egitea gomendatzen dugu hurrengo esteka erabiliz,  http://hamaikagara.eus/sinatu
Guzti honi bultzada emateko asmoz, Urriaren 31an arratsaldeko 18.00-etan Durangoko Plateruena aretoan kultur emankizuna izango da. Emankizun hori Amancay Gaztañagak zuzenduko du eta besteren artean Erika Olaizola, Iraia Elias, Laura Penagos, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta eta Duplak hartuko dute parte.
Emankizun hori, streaming bidez Itsasondoko frontoian 5 euroren truke ikusteko aukera izango da (16 urtetik beherakoak dohainik ),eta urriak 29a baino lehen izena eman beharko da, link honen bidez: https://forms.gle/BpQ4nZGBa945ko149 Itsasondoko udaleko web orrian  http://www.itsasondo.net/node/2301
 
Aldez aurretik Mila esker!!!
Itsasondoko Gure Esku Dago taldea.

 

Eguna: 
Larunbata, 2020, Urria 31
Ordua: 
18:00