ARAU SUBSIDIARIOETAKO BILERAKO AKTA 2007/01/30

Gaurkoan, Arau Subsidiarioen eztabaida saioen lehen atalari amaiera emango diogu, industriaguneen eta aisiguneen gaia landuz. Gaurko eztabaida saioa eta gero, etenaldi bat egingo dugu, orain arte eginiko ekarpenak arkitektoari pasa eta bere proposamenak jasotzeko astia izateko.
Gaurkoan, honako hauek gara:
Xabi, Luis, Ana Mari, Josetxo, Blanca, Jose Luis, Juan Mari, Joxe, Manuel, Jaione, Aitor, Trini Otegi eta Zuberoa.Besterik gabe, goazen lanera!
Gaurkoan...
Arau Subsidiarioen bi gai landuko ditugu: bateti, Itsasondok behar duen industria eremuaren inguruan eta bestetik, aisigune/berdeguneen behar eta kokapenari buruz arituko gara.

INDUSTRIAGUNEAK

Industriaguneez hitzegitean eztabaida sortu da eta dudak dauzkagu: batetik, herriaren garapenerako Itsasondon industriak izatea garrantzitsua dela uste dugu, eta ondorioz, industriarako lurzorua mantentzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Zentzu honetan, arauen berrikusketan aipatzen den azaleraren murrizpena ez da egokitzat ikusten. Bestalde, ordea, Itsasondok duen eremua ikusita zail ikusten da enpresak bertara erakartzea, inguruko herri askotan industriagune zabalak egiten ari baitira. Honela, Itsasondon industriaren garapena beti mugatua izango dela aipatzen da. Gainera, herriko enpresa handienak (Jaso) interes eta aukera asko dauzka eremu industrialak eskuratzeko.

Garbi ikusten dena da herrigunean etxeak egin behar direla eta honek egun dauden enpresak kanpora ateratzea dakarrela.

Bestetik enpresez hitzegitean, beti, udalari egiten dioten ekarpen ekonomikoaz aritzen darela aipatzen da, eta askotan ez garela konturatzen industriak dakartzan bestelako kostuez (etengabeko garraioak eragindako kalteak, etab.).

Azkenik, badela gehiegi landu ez den gai bat esaten da: herriko enpresak herriko langabeek enplegatzerakoan lehentasuna izan dezaten saiatu behar da udala, horretarako bideak ahalbidetuz.

AISIGUNEAK-BERDEGUNEAK

Aisiguneen inguruan aipatzen da daudenak zaindu eta txukundu behar direla: herria goxatu egin behar da (zuhaitzak, jardinak, etab. jarriaz). Herria Berdegunez inguratuta dago eta ez du zentzu gehiegirik herrian parke etab. berriak egiteak.

Herriko jolas-parkeak egokitzen eta eguneratzen ahalegin bat egin behar da, zaharkituak aurkitzen baitira.

Plaza ere goxatu behar dela esaten da, oso grisa dela.

Eliza atzealdea aprobetxatu daiteke aisigune txukun bat egiteko; goiko kaskoa txukundu behar da.

Trenbideaz babesteko zuhaitzak landatzea egoki ikusten da.

Olasagasti inguruan ere aisigunea jar daiteke.

Jardinerak, etab. Erabil daitezke herria goxatzeko.

Hemendik aurrera, zer?

Gaurko eta aurreko saioen egindako lanarekin, lehen eztabaida saioei amaiera eman diegu. Hemendik aurrera, saio ezberdinetan egin ditugun ekarpenekin, proposamen zehatz ezberdinak egiten saiatuko gara. Hurrengo saioetan proposamen berri horietatik egokiena zein izan daitekeen eztabaidatuko dugularik.

Beraz, momentuz etenaldia egingo dugu, herriko arauen subsidiarioen inguruan "atseden" hartuz.

Milesker eztabaida saio hauetan parte hartu eta lanean aritu zareten guztioi!!!!

ESKERRIKASKO!